XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Txunditurik neskatoari begiratu nion.

Bai, neu naiz, azaldu zidan harro.

Nire aitonak oparitu zidan elurrezko bola.

Zahar xamarra izango da bola hau, ezta? esan nuen nik.

Hamar edo hamabost urte izango ditu, ziur!

Neskatoak buruarekin ezetz egin zuen.

Askoz ere zaharragoa, ihardetsi zidan.

Askoz ere zaharragoa? errepikatu nuen nik.

Baina zuk ez dituzu inondik ere horrenbeste urte...

Memento hartan txilibitu doinu zorrotz bat entzun nuen.

Izuturik korrika irten nuen kanpora.

Nire trena! egin nuen oihu eta irteerara amildu nintzen.

Baina beranduegi zen: nasara iritsi nintzenean, trena orduantxe abiatzen ikusi nuen.

Berriro tren geltokira itzuli nintzen presaka eta txartelak saltzen zituzten leihatileko gizonari gertatutakoaren berri eman nion.

Urrikiz betea begiratu ninduen eta Bihar goizerarte ez daukazu beste trenik, esan zidan.